Robotika

INISA-n “Industry 4.0” deituriko laugarren iraultzan murgildurik gaude, bere oinarrizko printzipio bat makina, erreminta eta sistemen arteko konexioa baita; honela produkzio baliabideak bezeroaren eskaerarekin erlazionatuko dituen efizientzia maximizatu ahal izateko eta erantzun azkar eta malgu bat eman ahal izateko.
Zentzu honetan, robotikak paper garrantzitsua jokatzen du eta horregatik enpresa-sektore askotan robot industrialen programazioa eskaintzen dugu. Horretarako, fabrikatzaile garrantzitsuenen robotak (Kuka, ABB, …) integratzen adituak diren programatzaileen taldearekin kontatzen dugu.
Bezeroen beharren arabera, Inisak aurrera ematen dituen ekintzak desberdinak izan daitezke, ondorengo ekintza guztiak edo batzuk burutuz: automatizatu beharreko prozesu edo makinaren diseinua, inplementazioa, norakoan prestatzea eta mantentzea.
Automatizazio eta robotikako soluzioak gehitzeak abantaila esanguratsuak ditu, esaterako: prozesu industrialak optimizatzea hauen errendimenduak hobetuz, denborak eta kostuak gutxitzea eta fidagarritasuna handitzea. Honekin, gure bezeroaren lehiakortasuna modu esanguratsu batean haztea lortzen dugu.